XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus'ek dio: Etxea edo anaiak edo arrebak edo aita, ama edo emaztea edo semeak edo ondasunak nere izenean uzten dituan edozeiñek, eun alako artuko ditu eta betiko bizitzaren jabe izango da.

- Ea aurkitzen dezun lurbira osoan, orren esku-zabalkiro ordaintzen dakianik.

Jesus ixillik.

-Jesus, autem, tacebat.

Zergatik itzegiten dezu zuk, zure burua poztearren edo zuritzearren?.

Zaude ixillik.

- Billa ezazu ezespenetan zure poza; merezi baiño gutxiago egingo dizkizue beti.

Galde ote-zenezake gero zuk: Quid enim mali feci? -zer gaitzik egin det nik?.

Bidegabekeria alaitsu ta ixillik badaramazu, ziur egon, Jainkoaren egiazko serbitzari zerala.

Erantzun bikaiña, jasandako bidegabekeriagatik illeta jotzen zebillen gazteari agure agurgarri arek emandakoa: Min ematen al-dizu? esaten zion, etzaitezela, bada, ona izan!....